Información

Data
2017ko urriak 19, 09:30etan
Hizlariak
Hizlariak
Tokia
Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa (Zamudio)
GPS koordenatuak
43°17'44.3, -2°51'41.6

DOAKO jardunaldia; sarrera doan, aldez aurretik izena emanez gero.

ZURE IRITZIA GARRANTZITSUA DA

2017ko urriaren 17aren jardunaldirako bertaratuentzat:

Hurrengo galdeketak, jardunaldiaren garapenari buruzko zure iritzia jakitea du helburu, hobekuntza-elementuak identifikatzeko.

Minutu batzuk bakarrik eramango dizkizu.

REALIZAR CUESTIONARIO

JARDUNALDIAREN DESKRIBAPENA

Elikagaigintza oso bizkor ari da aldatzen azken urteetan, elkarrekin erlazionatuak daude hiru faktoreren gorakadak eraginda, nagusiki: aurrez prestatutako jakien eskaera, osasunak eta elikagaien kalitateak eragiten duen ardura eta globalizazioa (zeinaren ondorioz zabaldu egin baita kontsumitzaileek eskatzen dituzten osagaien eta plateren aukera). Horren guztiaren ondorioz, errotik aldatzen ari dira elikagaigintzako alderdi nagusiak: merkatuak, produktuak eta prozesuak. Alegia, enpresa osoari eragiten dio, bete-betean.

Alor honetako ekoizpen-prozesuetan, ura asko erabiltzen da, eta, beraz, produktu-lerro berriak ezartzeak ur-arazketako arazo berriak agertzea dakar. Horri gehitu behar zaio hondakinen eta kutsatzaileen mailei buruzko legeen bilakaera, edo, oro har, emisioei, berrerabiltzeari eta lehengaien birziklatzeari buruzko arauen bilakaera.

Egoera horretan, behar berriak sortzen dira, eta, beraz, aprobetxatu beharreko aukera berriak. Horregatik, ez da harritzekoa gero eta interes handiagoa sortzea ur-arazketaren betebeharrak ahalik eta eraginkorren, seguruen eta merkeen betetzeko aukera ematen duten teknologia berriek.

Egoera hori izanik, IK4 Research Alliancek jardunaldi bat antolatu du, enpresei, unibertsitateei, ikerketa-zentroei eta alor horretako azken errealitateak, joerak eta etorkizuneko erronkak alderdi teknikotik zein diren jakin nahi duten eragile orori zuzendua.

Hitzaldiak bi bloketan banatu dira, gaia bi ardatzetatik lantzeko: lehendabizi, elikagaigintzako uren kudeaketako eta tratamenduko gaur egungo egoera teknologikoa berrikusiko da, eta, ondoren, industria horretako uren kudeaketako ekonomia zirkularreko estrategiak aztertuko dira.

Hitzaldi-sorta bakoitzari alor horretan erreferentzia den enpresa batek ekingo dio: Ribero-Gutarra eta Suez. Dagoeneko prozesuetan aplikatzen ari diren teknologiekiko esperientzia azalduko dute, eta, orobat, etorkizuneko lan-lerroak eta zer ikuspegi orokor duten ahalmen horiek eta dagoeneko identifikatuak dituzten beste batzuk beren industria- eta zerbitzu-estrategian pixkanaka sartzeak dituen inplikazio, aukera eta zailtasunei buruz.

Ondoren, alor horren zenbait alderdi landuko dituzte gainerako hizlariek, etorkizun hurbilean izango dugun panorama zehazteko asmoz, betiere arreta jarrita berrikuntza edo maila zientifiko eta teknologiko handiena duten alderdietan eta haien aplikazio jakinetan.

EGITARAUA / ez ahaztu

Txostenak PDF-an deskargatzeko, aukeratu interesatzen zaizuna, egizu klik eta fitxaren barruan, deskargatzeko botoia aurkituko duzu.

OHARRAK:

– Doako jardunaldia; sarrera doan, aldez aurretik izena emanez gero.

– Hitzaldi guztiak gaztelaniaz izango dira.

– Moderatzaileak eta jardunaldiaren gidariak: Elikaduraren Clusterreko eta Aclimako zuzendariak.

– AHOLKULARITZA-ZERBITZUA: jardunaldia amaitutakoan, CDTIko langileak prest izango dira erakunde horrek I+G+Bko proiektuak martxan jartzeko dituen tresnei eta laguntzei buruzko informazioa emateko, interesa duen orori. Hala bada, jakinarazi jardunaldira sartzean, akreditazioak egiteko unean.

INSKRIBATU ZAITEZ / ez ezazu jardunaldia galdu

INSKRIPZIO EPEA ITXITA DAGO

JARDUNALDIA NON EGINGO DEN

Eraikin nagusiko auditoriuma

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

Ibaizabal bidea, 101 eraikina 48170 Zamudio (Bizkaia)

HELBIDEA LORTU

PARTEKATU EZAZU:

LAGUNTZALEAK

gobierno-vasco
gutarra
suez
cdti2
aclima
cluster
basque-health
food+i

Kontaktua

logo-ik4

Eduardo Múgica:
eduardo@ik4.es | +34 638 863 105

Lege Oharra

© 2017 Elikagaigintzako hondakin-uren tratamendua IK4

mautic is open source marketing automation